Search results for ""Author Bego Montorio""
Astiberri Ediciones Waluk
Hartz zuri txiki bat, amak abandonatutakoa, hartz zahar erretxin batekin elkartuko da, eta zaharrak bizitzaren gorabeherei aurre egiten irakatsiko dio. Miresmena eta beldurra. Edertasuna eta zalutasuna; itxura, zenbaitetan, gizakiena. Hartz zuriak animalia xarmagarriak dira, eta, lilura horri men eginez, Waluk kontakizun samurra eta hunkigarria sortu dute Ana Mirallesek eta Emilio Ruizek.Bizirauteko borrokan ari diren bi hartz zuri, pertsonen modura hitz egiteko eta hunkitzeko gauza diren bi hartz zuri baliatu dituzte Ana Mirallesek (hiru hamarkada luzeko eskarmentua duen marrazkilaria eta nazioartean zenbait komiki argitaratu dituena) eta Emilio Ruizek (alor desberdinetako gidoigile ezaguna) espezie horrek dituen arazoez, ingurunearen egungo arazoez eta gizkiak animalia horien etorkizunean duen eraginaz gogoeta egiteko.Horiek guztiak eta gehiago azaleratu dizkigute bi sortzaileek, Waluk gabeziez ere mintzo baita; agertzen digu nola izaki orok, adina edozein delarik ere, sekula e
£15.62
EMAKUME GUZTIOK EUSKERA
El Salvadorreko abortuaren aurkako legea munduko zorrotzenetako bat da, eta gogor zigortzen du haurdunaldiaren etendura, borondatezkoa zein berezkoa. Izan ere, kondenatutako emakume gehienak hilketa larriagatik epaitu dituzte, konplikazio obstetrikoak izan ostean. Euren haurra hil izana leporatzen diete, eta berrogei urte arteko kartzela zigorra izan dezakete.'Emakume guztiok' nobela grafiko honetan Mariana, Cynthia, María Teresa eta Elsi salvadortarren historia kontatzen dute Elizabeth Casillasek eta Higinia Garaik: nola itzuli behar izan duten etxera inoiz delitu izan behar ez zuen zerbaitegatik espetxeratuta egon ondoren, eta zein zaila den birgizarteratzea haiek epaitzen, jazartzen eta baztertzen dituen jendarte batean.Kontakizuna haiena da, baina, historia, emakume guztiona.'Emakume guztiok' nobela grafikoa Mundubat fundazioak hasitako proiektu zabalago baten parte da. Mundubat 1988az geroztik ari da El Salvadorren lanean, eta baditu zenbait programa tokiko garapenerako,
£13.87
Zorionak zuri
Morino zezenaren urtebetetzea da, eta auskalo zer prestatu duen Claude eskeletoak lagunaren eguna ospatzeko. Ez da ohiko ospakizun bat izango, hori seguru. Meriendatxo bat hondartzan, agian? Edo beste bidaia bat karabanan? Zaila da aurretik jakitea, zeren Clauderen oina arrain txiki baten ahoan desagertu, arrain handiago batek arrain txikia jan, eta arrantza-ontzi batek arrain handia harrapatuko baitu. Nola edo hala, oin hori topatu beharra dago! Bi lagunek hondartza nudista bat zeharkatu behar badute Kapetonera heltzeko edo Purrustegi sorginaren erratzetako armairura sartu behar badute, hala egingo dute, eta gerorako utziko urtebetetze tarta.Adrien Albertek adiskidetasunari eta hazteari buruzko alegia bat eskaini zigun Claude eta Morinoren lehen abenturan, eta ildo berari jarraitzen dio bigarren liburuki honek, beti ere umore absurduaz eta nonahiko samurtasunez apaindurik.
£14.83
Astiberri Ediciones Asylum
Marinak, 94 urterekin, gogora ekartzen du Otxandiotik Bartzelonara, Bartzelonatik Frantziara eta Frantziatik Venezuelara egindako bidea. Haren erbestearen esperientziak bat egiten du Sanza, Aina, Chris eta Imeldarenarekin, horiek ere ihes egin behar izan baitute, gerratik, indarkeriatik, behartutako ezkontzetatik eta sexu-esplotaziorako pertsonaren salerosketetatik, homofobiatik eta feminizidiotik.Bere artea baliatuz, erbestearen esperientzak azaltzen ditu Javier de Isusik album honetan. Atzo bezala gaur, bizitza salbatzeko, duintasunez bizi ahal izateko toki baten bila ihes egin behar dutenen bizitzetan barneratzen da. Ihes egiten duten pertsonak dira, bai, baina horrez gain indarkeriari aurre egin behar diote, eta munduari agertzen diote nolako gaitasuna dugun jasateko eta geure bizitzak berreraikitzeko.
£15.44