Search results for ""author jon muñoz otaegi""
TIGREA AMESGAIZTOAREN KONTRA
Tigrea zorioneko umea da: munstro bat dauka ohe azpian bizitzen. Gauero, Tigrea eta Munstroa jolasean aritzen dira argiak itzaltzeko ordua arte. Jakina, Munstroa ez da sekula Tigrea ikaratzen ahalegindu, lagunek ez baitute halakorik egiten. Baina Munstroak norbait ikaratzeko premia du... munstro bat baita, azken finean. Beraz, Tigrea lo dagoen bitartean, Munstroak haren amesgaizto guztiak uxatzen ditu. Bere lagunari esker, Tigreak amets goxoak besterik ez ditu. Baina ilunpean zain hortxe badago amesgaizto hain handi eta gaizto bat, non Munstroa ez baita gai harekin bakarrik borrokatzeko. Elkarlanean eta kemen handiz bakarrik lortuko dute biek amesgaizto hori uxatzea.Irakurle gazteentzako nobela grafiko xarmagarri honetan, Emily Tetri komikigileak frogatzen du bi lagun min ustekabekoenak ere talde garaiezin batean elkar daitezkeela, baita munstrorik beldurgarrienaren aurka ere.
£13.95
Biga benetan identifikatu gabeko animalia
Eskolara berriz! ?Animalia? lehen hezkuntzako eskolak zabalik ditu ateak bere ikasleentzat lehen eskola-egunean eta Bigak bere lekua bilatzen du ikaskideen artean. Ikasturte berriaren ohiko hasiera dirudi, baina Bigak hasiera-hasieratik txunditu ditu ikasleak. Ez du bere ikaskide txikien batere antzik. Ez da haiek bezalakoa: ez hartza, ez txoria, ez dortoka. Eta zer esan haren botere eta ahalmen ikaragarriez, haiei esker bihurtu baita Biga eskolako patioko izarra, eta bide batez gorengo maila kendu baitio Leoi kameleoiari? Biga "benetan identifikatu gabeko animalia" da, eta txundituta uzten ditu denak, hunkituta eta liluratuta haren fantasiaz eta berezitasunaz. Eta, azken batean, adiskide handi bat besterik ez balitz? Heroi txiki berri bat, jatorra eta atsegina.Gidoiak bi orrialdeko abenturatan egituratuta daude, eta modu xaloan lantzen ditu gai garrantzitsuak: desberdintasuna, bullyinga edo adiskidetasuna. Umorea, jakina, funtsezkoa da eta nonahi ageri da Vincent Cautek samurtasun
£11.18