Description
Irudian egungo bizitzako objektu eta gertaera arruntak ageri dira: aerosorgailuak, bizikleta, tximistak, burdinolan gori-gori jartzen den altzairua, gauean ikusten ditugun izarrak... Haietako batzuk garapen teknologiko handiko tresnak dira; beste batzuk, berriz, naturan betidanik ikusten diren gertaerak. Baina haiek oro fisikaren hizkuntzaz deskriba ditzakegu. Haietan, izan ere, fisikaren printzipioak eta aplikazioak biltzen dira; liburu honetan jasoak eta ondo azalduak aurkituko dituzun printzipio eta aplikazioak, hain zuzen. Mekanika newtondarrak, esaterako, izarren higidura deskribatzen du, eta bizikletaren higidura eta azelerazioa ere bai; burdinolako altzairuaren goritasuna termodinamikak azaltzen du, eta altzairu gori-goriak igortzen duen argi gorrixkaren jokaera, optikak; elektrizitatearen eta magnetismoaren ideiak nahitaezkoak dira tximistek eta aerosorgailuek sortzen duten energia deskribatuko badira; eta azken horiek daramaten elektronika fi sika kuantikoaren printzipioen men