Description

Book Synopsis
Rafah, Gazako Zerrendaren hego-hegoan kokatutako hiria, toki errukarria da. Bukatu gabeko hormigoizko eraikinak batetik, zaborrez jositako kalezuloak bestetik. Karrika estuak, ume txikiz eta lanik gabeko gizonez lepo. Bulldozerrek txiki-txiki eginda utzi dituzte Rafahko toki asko, Egiptoko mugan. Gaur eta beti, Rafah hiri nabarmena da gatazkarik sutsuenetako baten erdian.

Artxiboen zokorik sakonenean, 1956ko gertakari odoltsu bat dago kukututa: soldadu israeldarrek 111 palestinar akabatu zituzten tiroz. Hilketaz jositako historia luze bateko oin-oharra dirudien arren, Rafahko egun hark ?odol hotzean burututako masakrea ala akats izugarria? agerian uzten ditu konponbiderik gabeko gerra baten atzean dauden errealitate ugariak. Gertatutakoaren muinera iritsi nahian, Joe Sacco erabat murgiltzen da Rafahko eta handik gertu dagoen Khan Yunisko eguneroko bizitzan, Gazaren iragana eta oraina biluzteraino. Gazako oin-oharrak obrak berrogeita hamar urteko denbora-tartea hartzen du, bizi-bizi mugitzen da gerra batetik bestera, eta iheslarien, eskola-umeen, alargunen zein xekeen ahotsak biltzen ditu: finean, tragedia baten esentzia jasotzen du.

Palestina (Astiberri, 2023) eta Gerra Gazan (Astiberri, 2024) liburuetan bezala, Saccoren kazetaritza bisual bereziak xehetasun zoragarri eta zehatzez islatu du hango paisaia konplexua. Gazako oin-oharrak Saccoren orain arteko obrarik anbiziotsuena da, eta egileak, gure garaiko gatazka izugarri batetik abiatuta, esperientzia intimo eta gertukoa eskaintzen digu.

Gazako oinoharrak

    Product form

    £27.55

    Includes FREE delivery

    RRP £27.88 – you save £0.33 (1%)

    Order before 4pm tomorrow for delivery by Thu 25 Jun 2026.

    1 in stock


      View other formats and editions of Gazako oinoharrak by

      Publisher:
      Publication Date:
      ISBN13: 9788410332836, 978-8410332836
      ISBN10:

      Description

      Book Synopsis
      Rafah, Gazako Zerrendaren hego-hegoan kokatutako hiria, toki errukarria da. Bukatu gabeko hormigoizko eraikinak batetik, zaborrez jositako kalezuloak bestetik. Karrika estuak, ume txikiz eta lanik gabeko gizonez lepo. Bulldozerrek txiki-txiki eginda utzi dituzte Rafahko toki asko, Egiptoko mugan. Gaur eta beti, Rafah hiri nabarmena da gatazkarik sutsuenetako baten erdian.

      Artxiboen zokorik sakonenean, 1956ko gertakari odoltsu bat dago kukututa: soldadu israeldarrek 111 palestinar akabatu zituzten tiroz. Hilketaz jositako historia luze bateko oin-oharra dirudien arren, Rafahko egun hark ?odol hotzean burututako masakrea ala akats izugarria? agerian uzten ditu konponbiderik gabeko gerra baten atzean dauden errealitate ugariak. Gertatutakoaren muinera iritsi nahian, Joe Sacco erabat murgiltzen da Rafahko eta handik gertu dagoen Khan Yunisko eguneroko bizitzan, Gazaren iragana eta oraina biluzteraino. Gazako oin-oharrak obrak berrogeita hamar urteko denbora-tartea hartzen du, bizi-bizi mugitzen da gerra batetik bestera, eta iheslarien, eskola-umeen, alargunen zein xekeen ahotsak biltzen ditu: finean, tragedia baten esentzia jasotzen du.

      Palestina (Astiberri, 2023) eta Gerra Gazan (Astiberri, 2024) liburuetan bezala, Saccoren kazetaritza bisual bereziak xehetasun zoragarri eta zehatzez islatu du hango paisaia konplexua. Gazako oin-oharrak Saccoren orain arteko obrarik anbiziotsuena da, eta egileak, gure garaiko gatazka izugarri batetik abiatuta, esperientzia intimo eta gertukoa eskaintzen digu.

      Recently viewed products

      © 2026 Book Curl

        • American Express
        • Apple Pay
        • Diners Club
        • Discover
        • Google Pay
        • Maestro
        • Mastercard
        • PayPal
        • Shop Pay
        • Union Pay
        • Visa

        Login

        Forgot your password?

        Don't have an account yet?
        Create account